BIOGRAFIA

 

erramun mendibelanda (Ea 1958) gaba batean bizi da. Marraztu eta dena gabaz egiten du. Etxe zahar hartako logela miñinoetan besarkatzen ditu lagun idazleak eurekin the beroa edateko eta idazlanei itxura bat emoteko: Joseba Sarrionandia, Bernardo Atxaga, Koldo Izagirre, Iñigo Aranbarri,Julen Gabiria, Xabier Gantzarain, Edorta Jimenez, Itxaro Borda, Asun Landa, Lewis Carroll, Txema Larrea….

Bakardadetako amorruetan kartelak be egiten ditu: Bilboko Txotxongiloen Jaialdirako (1982, 83, 84…), antzerki taldeetako lagunentzat (Karrakaren Bilbao-Bilbao, Oficio de Tinieblas, Ubu Erregiña…) eta Kukubiltxo. Eako Poesia Egunetarako iada 13 urteetako guztiak! Aurtengo Ziortzako kontzertuetarako… eta beste hainbat ilunkerietarako ere.

Gabetako ibilaldi askeetan egiten dituen marrazki, grabatu eta pinturak prolematikoak bihurtzen dira Zensore Jaun Nagusientat eta Harroputz Jaun Ospetsuarentzat .-

Baina berak segitzen du sinistuta pintura artean. Eta horixe irakasten die bere ikasleei Leioako Arte Ederren Fakultatean 1995etik aurrera.

Egun argia izanda be, bera gaba batean bizi da. Musika triste asko entzuteak ia burua galtzera ekartzen dio eta ondorioz ahalegin pertsonaletan nahastu egin da: Denbora ez da distantzia, Arresi ostean Pareta (S. Puig Antich in Memoriam), Suite Joseba Asensio, Arimadun Forma Garbia… bai Museoetan eta Arte galerietan.

Halako batean (2008)norbaitek Espainiako Grabatuko Sari Nagusiko Lehehengo Saria ematen dio. Eta gero damutu ere.

Egunerokoa antzinatik datorren laberintua dela eta, aurrerantzean (bihar edo gaur posible ba da) itsasoko aunka nahi du izan; oskol edo lanperna. Kresala ba da, hobe.Zapalduko duten ondarra. Fina ala morkoa. Zikua ala bustia. Isila.

autorretrato

ZITAK ETA IRAKURKETAK

IDAZLEEN LANAK ERAKUSKETA KATALOGOETARAKO

De Edorta Jimenez

Exposición en Eibar, Sala Municipal 1992
Exposición “1996” GalerÍa La Brotxa, Bilbao 1996
Exposición “Nada es inocente” GalerÍa La Brotxa, Bilbao 1999
Exposición “Iragan dira” Sala de Exposiciones Boulevard-Kutxa), Donostia 2000
Exposición “Ne me quitte pas” Sala Torre Ariz, Basauri

De Iñigo Aranbarri

Exposición “1996” GalerÍa La Brotxa, Bilbao 1996
Exposición “Nada es inocente” GalerÍa La Brotxa, Bilbao 1999
Exposición “Iragan dira” (Sala de Exposiciones Boulevard-Kutxa), Donostia 2000

De Iñaki Zabaleta

Exposición 120 Dibujos Mudos. Museo de Euskal Herria, Gernika 2000

De Maje Sáez

Exposición “Frontera Permeable” Sala Biblioteca Almeida Garret, Oporto- Portugal

De Xabier Gantzarain

Exposición “Frontera Permeable” Sala Biblioteca Almeida Garret, Oporto- Portugal